XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

ERABAKIA, 1992.eko urtarrilaren 22koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, beronen bidez Alfredo Goñi Grandmontagne jauna, Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia jakintz arloan Unibertsitate-Eskolako Katedraduna izendatzen duena, plaza horretarako deialdia 1990eko abenduaren 13ko (1991ko urtarrilaren 7ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez egin zelarik.

Unibertsitate-Erreformarako Abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. atalean eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arauera, eta interesatuak, 13. ataleko 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. ataleko 2. apartaduan aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen 1990eko abenduaren 13ko (1991ko urtarrilaren 7ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitate-Eskolako Katedradunaren plaza bat betetzeko egingo den lehiaketa epaitzeko, Errektoregoaren 1991ko maiatzaren 11ko (1991ko uztailaren 30eko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiak izendaturiko Batzordearen proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, Alfredo Goñi Grandmontagne jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Katedraduna izendatzea erabaki du.

Jakintz Arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.

Leioa, 1992ko urtarrilak 22.

Errektorea, JUAN JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS Y GANDARIAS.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

ERABAKIA, 1992ko urtarrilaren 22koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, beronen bidez M. Begoña Diez Azpiri eta Aurora Fernández Astorga Andreak Mikrobiologia jakintz arloan Unibertsitateko Irakasle titularrak izendatzen dituena, plaza horretarako deialdia 1990eko abenduaren 13ko (1991ko urtarrilaren 7ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez egin zelarik.